2006ko Oaxacako protestak | |
---|---|
Mota | greba protesta |
Data | 2006 |
Herrialdea | Mexiko |
Error in template * unknown parameter name (Plantilla:infotaula esdeveniments): "irudi oina"
2006ko Oaxacako protestak zazpi hilabete iraun zituzten, eta gutxienez hamazazpi hildako[1] eta Oaxaca hiriaren okupazioa (Oaxacako Herrien Herri Batzarra-rengandik, APPO) eragin zituzten. Gatazka 2006ko maiatzean sortu zen, poliziak greban zeuden irakasleen aurka tiro egin zuenean. Geroztik, Ulises Ruiz Ortiz-en gobernuaren aurka egiteko mugimendua bihurtu da Oaxacako Herrien Herri Batzarra (APPO). Manifestariek Ortiz-en dimisioa eskatzen dute, politika ustelkeria eta errepresioa egozten diotelarik. Hainbat txostenek eta giza eskubideen nazioarteko begiraleek, Mexikoko gobernua salatu dute, heriotz-eskuadroiak erabiltzeagatik, exekuzio sumarioengatik eta Genevako Itunen arauak apurtzeagatik, non debekatzen den zaurituak zaintzen ari dituzten mediku armagabetuak erasotzea.[1] Giza eskubideen begirale batek baieztatu zuen hogeita sei lagun erailak izan zirela indar polizialen eskutik. Hildakoen artean, Brad Will, Emilio Alonso Fabian, José Alberto López Bernal, Fidel Sánchez García eta Esteban Zurita López zeuden.[1]